Bihar kalera ateratzeko eskatu die Irungo EH Bilduk herritarrei
Irungo EH Bilduk langileen eskubideen alde eta murrizketen kontra Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan parte hartzeko eskatu die herritarrei. “Biharko eguna krisi egoera hau sortu dutenei mesede egiten dieten errezetak” alde batera uzteko izango dela esan dute koalizioko kideek, eta “gehiengoaren eskubideen defentsan herri harresia” eraiki behar dela kalera ateraz: “Inoiz baino beharrezkoagoa da”.
Horregatik, Maiatzaren Lehenaren harirako mobilizazio guztiak babesten esan dute Irungo EH Bilduko kideek, baina horietako biri garrantzia berezia eman nahi izan diete. Bat, Errenteria-Oreretan LABek deitu duen Oarso Bidasoko manifestazioa da (12:00etan aterako da Gamon Zumarditik). Bestea, 19:30ean, Irungo Pio XII plazatik Moskuraino joango dena da, Erletxeak-ek deitutakoa.