Donostiara martxa egingo du LKNk biharko Langileen Egunean
Maiatzaren 1a goizean goiz hasiko du CGT-LKN sindikatuak. 09:30ean aterako dira murrizketen kontra eta langileen eskubideen aldeko defentsan, Donostiarako bidean. 12:00etarako Gipuzkoako hiriburuan egotea espero dute, eta hango kaleetan zehar manifestazioa egingo dute. Bukatutakoan, bazkaria egingo dute sindikatuaren egoitzan, eta musika emanaldia ere izango dela aurreratu du.