Ogitarteko itxura du pintxoak
San Pedro kaleko Gran Sol tabernak ordezkatuko du Hondarribia ekainaren 7tik 9ra Olivenzan (Badajoz, Extremadura, Espainia) egingo den Erdi Aroko VI. Pintxo Lehiaketan.
El bocadillo (
Ogitartekoa) izan da Gran Solekoen proposamena herriko txapelketan eta pintxo horrek lortu ditu bozka gehien. Izenak dioen bezala, ogitarteko bezala zerbitzen da Gran Sol tabernaren sorkuntza eta honako osagarriak ditu: oilasko izterra, beraturako hirugiharrarekin eta txakolinarekin.
Aurten epaimahaia profesionalez eta herritarrez osatuta egon da. Batetik, pintxo txapelketetan eskarmentu handia duten bi bikotek epaitu dituzte pintxoak, biak Irungoak: Felix Manso eta Angela Basabe Gaztelumendi jatetxeko sukaldariak, eta David Rodriguez eta Naiara Abando Danako tabernako arduradunak. Eta bestetik, tabernetako bezeroek aukera izan dute bozkatzeko, Erdi Aroko Pintxo Txapelketara aurkeztutako pintxoak eskatuta jasotzen zuten txartela betez.
Batzuek eta besteek erabaki dute Gran Sol taberna izan dela Hondarribiko txapelketako onena, eta bertako
El bocadillo pintxoak ordezkatuko duela Hondarribia ekainaren bigarren asteburuan Olivenzan egingo den erdi aroko hiribilduen sareko txapelketa nagusian.