Orotara, 56 kartel aurkeztu dituzte San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketara, eta irabazlea zein izango den aukeratzeko epea maiatzaren 3an zabalduko da, eta 26an bukatu. Lehen fase batean, maiatzaren 3tik 15era, finalistak aukeratzeko bozketa abiatuko da, eta ondoren, maiatzaren 17tik 26ra, finalista horien artetik (lau izango dira) onena aukeratzeko botoa emateko aukera egongo da. Botoak Amaia KZn bertan jarriko dituzten kutxetan, nahiz
Irungo Udalaren webgunean emateko aukera izango da. Emaitzaren berri maiatzaren 28an emango dute.
Amaia KZn jarriko dituzte ikusgai baldintzak bete eta onartu dituzten kartelen erakusketa, maiatzaren 3tik 15era. Asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara, eta igandetan 11:30etik 13:30era egongo da zabalik erakusketa. Sari bakarra izango da aurten banatzeko: irabazleak 900 euro jasoko ditu.