Alarde Parekidean hainbat erabaki hartu dituzte
Alarde Parekideko kideek hainbat erabakiren berri eman dute. Batetik, komandante berria izango dute: Antonio Plaza Martinek hartuko du Ander Errazkinen lekukoa, azken honek lau urtean zehar kargu hori bete eta gero. Gainera, Artilleria konpainiako kapitaina Iulen Gateu Arrieta izango dela jakinarazi dute, eta Zalditeriako Eskolta konpainiakoa, berriz, Itoiz Martin Elizazu. Azken erabakia atzokoa da. Zalditeriako Eskolta konpainiako kantinera Jone Gonzalez Araña izango dela zehaztu dute.