Antxoko Pescados Ferreres Anaiak mailaz igo da
Atzo arratsean Goizuetako Umore Ona taldeari 4-2 irabazita, areto futboleko Gipuzkoako Bigarren Mailara igo da Antxoko Pescados Ferreres Anaiak taldea. Kantxan erakutsitako trebeziaz gain, harmailetako zaleen bultzada ezinbestekoa izan zen balentria lortzeko. Izan ere, talde sortu berria da Antxokoa, eta lehian izan den lehen sasoian koska bat gora joatea lortu du jada. Donibaneko kiroldegia festa antzekoa izan zen atzo gauean, eta nola ez, jokalariek eta zaleek ederki asko ospatu zuten garaipena Antxon bertan.