Carmiña Dovaleren argazkiak Mikelazulon
Maiatzean zehar, Carmiña Dovaleren argazkiak ikusteko aukera izango da Mikelazulon. Ibilbidearen ideian murgiltzen da Doval, bere erakusketaren aurkezpenean zehaztu duenez. Bizitza bera ibilbide luzearen oinarri gisa hartu du, jaiotzatik heriotzera, baina berak “egun, ordu edo minutu batzuetako” ibilbideetan zentratu nahi izan du.