Txalo Produkzioak-en eskutik,
Erreleboa antzezlana ikusteko aukera izango da bihar arratsaldean, igandea, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Obra euskaraz izango da, 19:30ean haiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan, turismo bulegoetan. Igande arratsaldean Itsas etxean salduko dituzte, emanaldia baino lehen.
Obrak kontatzen duen istorioa 1985. urteko neguan kokatuta dago, Algezirasen (Kadiz, Andaluzia, Espainia). Algezirasen bi lagun soldaduskan. Ez, bi ezagun. Edo lagun egingo diren bi ezezagun. Edo elkar ezagutzeko aukerarik ere izango ez duten bi lagun. Azken finean bi euskaldun etxetik kanpo. Bata soldaduska amaitzekotan. Bestea hasi berritan.
Esperientzia, inozentzia, adiskidetasuna, inbidia, borroka, leialtasuna… denak batera, denak gau batean. Esperientziak konpartitzeko, bizipenak eta biziminak kontatzeko gau aparta. Agustin eta Joxe soldaduskaren esklabo. Bizitzaren morroi. Jaioterriaren karga. Etxekoen nostalgia. Batzutan bizi, bestetan motel, hau da Algezirasen gau bat. Gau hotz bateko erreleboa
.
Erreleboa
- Zuzendaria: Begoña Bilbao.
- Aktoreak: Joseba Usabiaga eta Iker Galartza.