Hendaiako Stade errubgi taldeko nagusiek Federale 2 Mailako final laurdenetara sailkatzeko kanporaketa izango du jokoan bihartik aurrera. Hamaseirenetan ES Catalaneern kontra bi partidak irabazi eta gero (21-22 kanpoan eta 15-10 Ondarraitzen), St. Sulpice sur Leze taldearen kontra lehiatuko dira hendaiarrak final zortzirenetan. Bihar izango da joaneko partida, 15:00etan, Ondarraitzen.
St. Sulpice Federale 2. Mailako 5 multzoko lehen postuan bukatu zuen liga erregularra. 16renetan Stadek kanporatu zuen ES Catalane taldearen multzo berean zegoen. ES Catalane hirugarren geratu zen, 53 punturekin, St. Sulpicek baino hiru gutxiago. Lehen itzulian St. Sulpicek irabazi zuen bien arteko lehia (14-12), baina ligako bigarren itzulian Argeleskoek erraz menderatu zuten St. Sulpice (40-6). Hori kontuan izanik, aurrera egiteko aukera izango luke Stadek, baina bi taldeak zelaira irteten diren unetik, orain arteko estadistikek ez dute ezertarako balioko.
Stade taldearen asteburuko partidak
2. Maila DF. Play-offa. 8renak
- Hendaiako Stade-St. Sulpice (ig. 15:00)
Kadeteen Maila. Akitaniako Kopa. Finalerdiak
- Tartas JS Rion-Hendaiako Stade (la. 15:45)