Nicolas Gerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak jai errepublikanoa antolatu du gaur arratsalderako Urdanibia plazan. Aurten Sahararen Alde Tadamun elkarteak parte hartuko du eta, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetako egoera zein den erakutsiko dute, eta hainbat ekitaldi prestatuko ditu, haurrentzat. Beste ekitaldietako “klasiko” batzuk ez dira faltako, hala nola, Fatxari tiro egiteko aukera, edota hirugarren ekitaldia beteko duen gaztetxoen xake txapelketa errepublikarra.
Aurreko ekitaldietan bezala musikak emango dio amaiera Nicolas Gerendiain elkartekoen festari. Eskualdeko zortzi talde igoko dira Moskuko taulara.
Jai errepublikanoa. Egitaraua
16:00etik aurrera
- Bidasoako Graffiti VI. Lehiaketa. Informazioa eta Oinarriak
- Bidasoako III. Xake Txapelketa Errepublikarra, suitzar erara. Mialak: benjaminak, alebinak eta haurrak (sari banaketa 20:00etan).
- Literatur erakusketa hainbat argitaletxeen eskutik.
- Fatxari tiro egin jokoa jarriko dute.
16:30etan
- Harley Davidson motorren elkarketa
17:00etatik aurrera
- Sahararen Alde Tadamun elkartearen festa: jolasak, malabareak, globoflexia… Elkartearen helburuekin informazioa banatuko dute eta Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduen argazkiak erakutsiko dituzte.
- Itzulia hirian zehan (17:00etan plazatik abiatuta)
17:45ean
- Elkarretaratzea eta erakusketa Urdanibia plazan (Mosku)
19:30etik aurrera
- Musika taldeen jaialdia. Honako taldeek joko dute: Sangre de mono, Reyes Vandalos Squad, Mendeku, Olvidaos, La Cremme, Kan, Broken eta Big Brown Beavers.