
Erakusketako geoformez ariko dira hitzaldian
Hilaren 9an, ostegunarekin, Carlos Galan Aranzadiko kideak Jaizkibel mendiko itsas ertzeko geologiari buruzko hitzaldia emango du Zuloaga Etxean. Jaizkibel Amaharri plataformak, Oiartzungo Luberri Geologia Museoak eta Hondarribiko Udalak antolatu dute, maiatzaren 26ra arte herrirako prestatu duten ekitaldi sortaren barruan. Hala, hilaren 16an beste hitzaldi bat jasoko du udal liburutegiak, Txabi Mina eta Enara Marcos biologoek emango dutena. Jaizkibeli eta ur azpiko altxor naturalei buruz hitz egingo dute Marcos hondarribiarrak eta Minak.
Bi hitzaldiak ordu berean hasiko dira, 19:00etan, eta Zuloaga Etxean jarri duten
Euskal Kostaldeko Flisch-a erakusketari lotutra daude.
Euskal Kostaldeko Flisch-a erakusketa maiatzaren 26ra arte bisitatu daiteke Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Jaizkibel Amaharriko kide eta taldeak prestatu duen dokumentaleko zuendari Jose Manuel Cortizok azaldu duenez, “Biarritz eta Bilbo bitarteko bidaia da, 100 milioi urteko bidaia.
Euskal Kostaldeko Flish-a mundu mailako erreferentea da lurraren historia geologikoan. Orain dela ehun milioi urteko itsas ondo primitibotik gaur egungo mendietarainoko bidaia”.
Eskual kostaldeko historia geologikoa modu grafikoan azaltzen du erakusketak: euskal itsas azpiko sumendiak, espezie askoren akabera erraldoiak (adib. Trilobiteak), Dinosauroak…Jaizkibeleko geoformak, eta Zumaia eta Iparraldeko flisch izugarriak.