Honakoa da, gaur, etxebizitzen itxura
Antxoko Luzuriaga eremuaren lehen fasearen barruko etxebizitzak itxura hartzen ari dira pixkanaka. Kanpoko egitura egina dute, eta barrualdetik osatzen ari dira horiek azken asteetan. Bi bloke dira, eta biek ala biek, kanpotik izango duten traza zein izango den antzeman daiteke. Babes ofizialeko etxebizitzak dira, eta 2014an zehar emango dizkiete giltzak jabeei.
Luzuriagakoa Pasaiak egun duen hirigintza egitasmo handienetakoa da. San Pedroko Velascokoak ia bukatuta daude, hortaz, San Pedroko arrantzaleen lonja berriarekin nahiz Donibaneko eraikin balioanitzarekin herriaren azken urteetako eraldaketaren berri ematen dute. Gairik mamitsuena, ordea, Trintxerpeko Kaiko Herrerakoa da.