Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak urteroko ohiturari eutsi dio aurten ere. Mendi Astea antolatu du datorren asterako. Hala, astelehenetik ostiralera hainbat emanaldi eta ikus-entzeunezko prestatu dituzte, gehienak Kultur Etxean. Gainera, astea bukatzeko, Zuberoarko Biraren barruko ibilaldia egingo dute hilaren 19an (igandea). Honakoa da astearen egitaraua:
- Hilak 13, astelehena: Mila Gallastegik eta Asier Aranzabalek Peruri buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute, 20:00etan, Kultur Etxean.
- Hilak 14, asteartea: mendiko segurtasunaren gaineko argibideak emango ditu Antxon Burciok, 20:00etan, Kultur Etxean.
- Hilak 15, asteazkena: Irango Damavand mendira egindako bidaiaren berri emango dute Ina Rufok, Joxe Rufok, Aritz Aizkorretak eta Elur San Sebastianek, 20:00etan, Kultur Etxean.
- Hilak 16, osteguna: Bi antxotar patagonian emanaldia, 20:00etan, Kultur Etxean.
- Hilak 17, ostirala: taldearen Iruñerriko Biraren gaineko emanaldia, 20:00etan, elkartearen egoitzan (Oarso kalea, 4)
- Hilak 19, igandea: Zuberoako Biraren barruko irteera, Iratiko Etxolen eta Ahuskiren artean (8,4 kilometro). Autobusa 07:00etan aterako da Antxotik (06:45ean Iztietan).