Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarte, ACOGE taldea eta Gizarte ongizateko departamentuak Ateak zabalduz ekimena jarri dute martxan lehenengoz, eta horren bidez, erretiratuen elkarteek egiten duten lana ezagutarazi eta herritarrengana hurbiltzea da asmoa. Hala, astelehenetik ostiralera bitartean, hainbat ekintza egingo dituzte; denak Merkatuzarren.
Hala nola, ostiralean, azken egunean, omenaldi bat jasoko dute elkarteek urteetan egindako lanarengatik. Jon Txasko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, beharrezkoak dira helduentzako eurentzako baita horiek gizartean integratzeko ere. Zehazki, ekimen horregatik ere eskerrak eman dizkie hori antolatzeko egin duten ahaleginarengatik. Herrian zortzi erretiratuen elkarte daude.
Ekintzak goizez nahiz arratsaldez izango dira bost egunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Denak herritar guztiei irekiak dira, asteazkeneko antzerkia izan ezik, Koldo Mitxelenako 6 urteko ikasleei eskainiko baitiete. Merkatuzarren gainera, ostiralera bitartean, erretiratuen elkarteetako tailerretan egindako lanekin osatutako erakusketa ikus ahal izango da Merkatuzarren bertan.
Egitaraua
Astelehena
- 10:00: Erakusketa muntatzea
- 17:00: Pintura lantegia
Asteartea
- 10:00: Gimnasia
- 17:00: Eskulanen lantegia
Asteazkena
- 10:00: Antzerkia eta ipuin kontalaria
- 11:30: Yoga
- 17:00: Dantza eta koreografia lantegia
Osteguna
- 10:00: Acogeren Topaketa
- 10:30: Tai-chi
- 17:00: Euskal dantzak
- 18:00: Kantu jira
Ostirala
- 11:00: Ibilaldi kulturala
- 16:30: Dantza eta agurra