Mutxiko saio bat, Damarri plazan
Hileroko bigarren igandeetan Zumardikoak Elkarteak mutxikoak antolatzen ditu Damarri plazan, Zumardiaren eta Santa Maria ateaurrearen artean dagoen gune berrian. 12:00etan hasten da eta, antolatzaileek gogorarazi dutenez, ekitaldi irekia da, eta euskal dantzaren zale guztiak gonbidatu dituzte agertzera.