Irungo Euskal Herria etorbidean, trafiko aldaketak, lanengatik
Irungo Udalak adierazi du Euskal Herria etorbidean egiten ari diren lanengatik trafiko aldaketak izango direla bertan, bi norabideetan. Eguzkitzaldea eta Juan Perez de Azkue biribilguneen artean gaur hasi dituzte lanak, eta ostiralean bukatuko dituzte. Bitarte horretan trafikoa tarteka zabalduko dute, lanen arabera. Hori eginda, kontrako bidea konponduko dute, hilaren 20tik 23ra.
Lanek iraun bitartean, E25 autobus lineak ez da geldituko Euskal Herria etorbidean. Geltoki berria Eguzkitzaldean izango da, bertako botikaren parean.