Ikust Alaia Irungo Udal Liburutegiak ordutegi berria du atzotik. Azterketen garaia da ikasleentzat, eta horretara egokitu dute ordutegia. Honakoa da:
- Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 20:00ak arte.
- Larunbatetan: 09:00etatik 13:00ak arte, eta 15:00etatik 20:00ak arte.
- Igandetan: 09:00etatik 13:00ak arte.
Bestalde, Oiasso Erromatar Museoak udako ordutegia ezarri du. Honako orduetan dago zabalik:
- Maiatzetik abuztura: astearte, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 20:00ak arte. Igandetan, 10:00etatik 14:00ak arte.
- Irailetik martxora: astearte, asteazken, ostegun, eta igandetan: 10:00etatik 14:00ak arte. Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00ak arte, eta 16:00etatik 19:00ak arte.