
Iazko Udaberriko Festaren irudia da honakoa.
Aurten ere Antxoko Txabol Sotoak Udaberriko Festa antolatu du. Larunbatean izango da Antxon (hilaren 18an), egun osoz. Antxoko Pasaia-Lezo Lizeoaren hainbat gurasoren taldea da Txabol Sotoa. Berritasunekin dator, gainera, festa. Izan ere, aurten, beste urteetan ez bezala, herri bazkaria egingo dute. Familiako kide guztiei zuzendutako festa da Txabol Sotoarena, baina bereziki haurrei bideratua dago. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute, nahiz eta euria egin, jaia egingo dela, Gure Zumardian jarrita dagoen karpari esker. Honakoa da egitaraua:
- 12:00etan, buruhandiak frontoian.
- 12:00etatik 14:00etara, puzgarriak.
- 14:00etan, haurren bazkaria.
- 15:00etan, helduen bazkaria.
- 15:00etatik 18:00etara, puzgarriak.
- 16:30ean, jolasak.
- 18:30ean, denentzat txokolate jatea.
- 18:30etik 20:30era, dantzaldia Iñigo Perurenarekin.
- 20:30ean, saski baten zozketa egingo dute.
- Oharrak: bazkarirako txartelak Axular, Leunda, Kamio, Mimos eta Ekarri tabernetan daude salgai, 5 euroan haurrentzat, 10 euroan helduentzat. Haurrentzako menua: makarroiak, xolomoa eta izozkia; helduentzako menua: entsalada, saiheskia eta tarta.