Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

M18 Plazara, presoen "salbuespen egoera" salatzeko eguna, bihar

oarso bidasoko hitza
Oarsoaldea
2013/05/17
Irudia iazkoa da, Oiartzungoa

Irudia iazkoa da, Oiartzungoa

Urte hasieran Bilbon sortutako olatu erraldoiari eutsi eta Euskal Herri osoko plazak euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriarekin betetzea du helburu, bihar, Herrira-k, eta aldi berean, presoen kontrako «salbuespen neurriak» salatuko dituzte M18 Plazara ekimenaren bitartez. Aldarrikapen horiek Oarsoaldeko eta Bidasoko udalerrietara ere helduko dira, eta bertako herri bilguneetatik dei egin dute antolatutako ekimenetan parte hartzera, «euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria egin, eta Frantziako zein Espainiako gobernuei urratsak eman ditzaten eskatzeko». Beheko zerrendan daude herriz herri egingo direnak. «Urteetan eta sufrimenduan» gehiegi luzatu den gatazka egoera atzean utzi eta «bake egoera justua» eraikitzeko aukera berriak zabalik direla esan du Herrira-k: «Konponbidean aurrera egiteko, gatazkaren ondorioz preso eta erbestean daudenengan arreta jartzea beharrezkoa izango da», eta bide horretan euskal presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideen errespetua kokatu du lehen urrats gisa. Horren harira, plazaz plaza euskal presoen Euskal Herriratzea; gaixotasun larriak dituztenak libre uztea; espetxe zigorren luzatzearekin amaitu edo bizi osorako zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa, eta pertsona gisa preso eta erbesteratuei dagozkien eskubide guztien errespetua galdegingo du bihar, plazetan, Herrira-k.

Biharko mobilizazioak, herriz herri

Pasaia
  • Antxo. 12:30etik aurrera ekitaldia egingo dute Gure Zumardian.
  • Donibane. 11:30ean, haur jolasak eta tailerrak egingo dituzte plazan; ordu berean, herritarren arteko esku pilota partidak plazan; 12:30ean, Pari Berri taldeko beteranoen eta gazteen arteko areto futbol partidak plazan; 13:00etan, presoen aldeko koplak plazan; 13:30ean, mosaikoa egingo dute plazan, eta ondoren, sardina jatea.
  • San Pedro-Trintxerpe. San Pedroko pilotalekuan egingo dituzte ekimenak. Honakoak dira: 12:00etatik 13:00etara, San Pedrotik zehar fanfarre poteoa egingo dute; 13:00etatik aurrera, ekitaldia egingo dute, tartean, herri argazkia eta pintxo potea, 1,5 euroan.
Irun
  • 12:00etan. Zabaltza plazan mosaikoa egiteko asmoa dute. Joan den urtekoa hobetzeko herritarrak animatu ditu Irungo Herrira-k.
Hondarribia
  • 12:00etan. Amutetik bizikleta martxa abiatuko da, eta herritik zehar bira eman ondoren, 13:00ak aldera Kai Zaharrera iritsiko da martxa.
  • 12:30ean. Oinezkoen martxa San Pedro kaletik Kai Zaharrerantz abiatuko da.
  • 13:30ean. Kai Zaharrean ekitaldia eta argazki erraldoia egingo dute.
  • 14:30ean. Herri bazkaria Santiago kalean, paella erraldoiarekin. Txartelak Muaran lor daitezke, 18 euroan.
Errenteria-Orereta
  • 11:45ean. Hiru zutabeko martxa abiatuko dute Santa Klara plazatik, Alabergako biribilgunetik eta Katalunia biribilgunetik. Bakoitzak aldarrikapen bat izango du.
  • 12:00etan. Hiru zutabeak Koldo Mitxelena plazan elkartuko dira eta bertan hainbat gune izango dira.
  • 13:00etan. Argazki erraldoia egingo dute.
Oiartzun
  • 09:00-21:00. Doneztebe plazan espetxe bateko patioa irudikatuko dute. 30 minutuko txandetan oinez ibiliko dira oiartzuarrak, sakabanatuta dauden presoak bisitatzeko egin behar diren kilometroak irudikatzeko.
  • 11:00etan. Espetxeetan egiten diren tailerrak irudikatuko dituzte.
  • 12:00etan. Elkarretaratzea Doneztebe plazan.
  • 14:00etan. Herri bazkaria egingo dute. Txartelak ohiko tokietan salgai, bost euroan.
  • 19:00etan. Preso ohiek sakabanaketa politikaren gaineko hitzaldia emango dute.
  • 20:00etan. Elkarretaratzea Doneztebe plazan.
Lezo
  • 11:30etik aurrera. Herriko plazan egingo dituzte ekimenak; eguraldi txarrarekin, Saldise plazan. Argazki erraldoia aterako dute lehenik, eta horren ondoren ekitaldia egingo dute egunerako prestatu den agiria irakurriz eta herritarrei hainbat eskaera eginez. Ondoren hamaiketakoa egingo dute. Mendekoste jaien egitarauaren barruan daude ekimen horiek guztiak.
Hendaia-Pausu-Biriatu Hendaian, Pausun eta Biriatun ez da ekitaldirik egingo, bai ordea Donibane Lohizunen eta Urruñan.
  • Donibane Lohizune. 11:00etan, Luis XIV plazatik martxa urdina Zokoaraino; 13:00etan, pintxoak Zokoan.
  • Urruña. 12:00etan, Frontoi plazan, argazki ikusgarria; 13:00etan, Berttoli elkartean, luntxa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.