
San Juan plazako irudia, larunbatean
M18 Plazara ekimenaren barruan San Juan plazan egin zuten elkarretaratzea hainbat irundarrek larunbatean. Eguraldia ez zen batere aproposa izan, eta horregatik, euripean egin zuten argazki erraldoia, udaletxearen parean. Bertako presoak Irunera ekar ditzatela eskatu zuten ekimenaren bitartez.