Eskifaia abesbatzak Zumaian abestuko du larunbatean, Olatu Talkaren barruan
Donostiak 2016an Europako Kultur Hiriburu izatea lortu duela eta, Olatu Talka jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu du Donostia 2016 ekimenak. Dozenaka ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetarako. Ekitaldi gehienak Donostian izango dira, baina ez guztiak. Hala, Hondarribiko Eskifaiak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Zumaiako komentuan, 19:00etan, Itsasoaren ahotsak goiburuarekin. Eskifaiarekin batera Zumaiako San Pedro abesbatza igoko da Zumaiako komentuko oholtzara.