Amaia Kultur Zentroan emango du
Out-In lana Errenteria-Oreretako
Kukai Dantza Konpainiak, larunbatean, 20:00etatik aurrera. Sarrera orokorraren prezioa zazpi eurokoa da, eta honako tokietan lor daitezke: Turismo Bulegoan, Amaia Kultur Zentroan (emanaldiaren egunean), eta
Internet bidez (7,70 euroan).
Karrikan lanaren (2011koa da) garapena da
Out-In, 60 bat minutukoa. Kaleko lana zen
Karrikan, eta hori aretora egokituta,
Out-In sortu zuten. Bertan, hainbat estilo lantzen dituzte errenteriarrek.
Fitxa
- Egitasmoaren zuzendaria: Jon Maya.
- Koreografia: Damian Muñoz, Virginia Garcia eta Iker Gomez.
- Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena.
- Argiztapenaren diseinua: Javi Ulla.
- Soinu teknikoa: Angel Aguero.
- Jantziak: Vialis, Loreak Mendian.
- Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia.
- Banaketa: Julio Perugorria Producciones.