Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie etxeko ttikienei
Bihar (hilak 23) ikasturteko azken ipuin kontaketa saioa izango da, Lur Korta kontalari oiartzuarra izango da biharko saioaren gidari. 2-3 urteko haurtxoei zuzendutako ipuinak kontatuko ditu Kortak. Udaletxeko areto nagusian izango da hori, 17:30etik aurrera.