Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antxoko Alkartasunaren XX. Sagardo Jaia berritasunekin dator

olatz mitxelena
Pasaia
2013/05/25

Ekainaren 1ean egingo dute festa, baina aurretik ere izango da sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera; egunerako ere hainbat berritasun iragarri ditu Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak

Atzo eman zituzten Sagardo Jaiaren gaineko xehetasunak, agerraldian

Atzo eman zituzten Sagardo Jaiaren gaineko xehetasunak, agerraldian

Antxon, eta inguruko herrietan, galdu ezin den hitzordua bihurtu da Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen Sagardo Jaia. Ekainaren 1ean, larunbata, egingo dute aurten. Urteen poderioz jaia egonkortzen joan da, eta horregatik gogoeta egin dute Alkartasunako kideek: euren helburua izan da jaia nola indartu. Hala, gogoeta horren emaitzak urte honetako ekimenetan txertatzea erabaki dute dantza taldeko ordezkariek, “urte bakoitzak izango zuen bere bereizgarria, eta hogeigarrena ez da gutxiago izango”. Hori dela eta, aurreko egunean, maiatzaren 31n, sagardo kata tailerra egingo dute, eta ekainaren 1eko festa ez da arratsaldeko dastaketara mugatuko: 12:00etatik aurrera haurrek sagardoa nola egiten den ikasi ahal izango dute, ondoren herri bazkaria izango da –Jai Batzordeak antolatua–, eta 18:00etan hasiko da dastaketa. Gure Zumardian jarriko dituzten postuetan, denera, 21 sagardo dastatzeko aukera izango dute festara hurbiltzen direnek. Horrekin lotuta, postre lehiaketa ere izango da, eta nola ez, sagardoa edan bitartean hainbat jaki eskuratzeko aukera edukiko dute hala nahi dutenek. Dastaketaren ondoren, Trikizio eta Ekilibristak taldeek kontzertua emango dute, XX. Sagardo Jaiari behar bezala biribiltzeko. Hamabostaldi Kulturala Sagardoarekin lotutakoak, ordea, ez dira Alkartasunaren emari bakarra izango datozen egunetan. Izan ere, Antxoko dantza taldearen Hamabostaldi Kulturalaren barruan ulertu behar da festa. Hau da, aurreko nahiz ondorengo egunetan Antxon dantzarekin eta bestelako esparruekin lotutako ekimen asko egingo dituzte. Honakoak dira: Gaur (larunbata)
  • 22:00etatik aurrera, Gure Zumardian, Alkartasunaren aurkezpena (dantza emanaldia da).
Bihar (igandea)
  • 12:00etatik aurrera, Gure Zumardian, Alkar Txikiren aurkezpena.
Hilak 27, 29 eta ekainak 3, 5
  • 20:30ean, Azokan, sanferminetako Iñude eta Artzaien ikuskizuna prestatzeko saioak.
Hilak 28 (asteartea)
  • 20:00etan, Kultur Etxean, Jatorri anitz, herri bat bideoaren emanaldia.
Hilak 31 (ostirala)
  • 19:00etan, Azokan, sagardo kata tailerra.
Ekainak 1 (larunbata)
  • Sagardo Jaia
Ekainak 6 (osteguna)
  • 19:00etatik aurrera, Antxoko tabernetatik, dantza-pintxo-potea
Ekainak 7 eta 8
  • Kultur Etxean, Iñude eta Artzaine gaineko erakusketa.
Ekainak 7 (ostirala)
  • 17:00etatik aurrera, Azokan, haurrentzako Munduko Jolasak.
Ekainak 8 (larunbata)
  • Bertso saioa Mimos tabernan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.