Errenteria-Oiartzun, gaur, herri arteko pala txapelketan
Gipuzkoako herri arteko pala txapelketako final laurdenak jokatzen hasiko dira asteburu honetan, eta Errenteria-Oreretako Oiartzunen kontra lehiatu beharko du, gaur, 18:00etatik aurrera, Fanderiako frontoian. Lehenik eta behin, larruzko paletan jokatuko dute, eta gero, pala motzean. Biak Senior Mailan.
Errenteria-Oreretako taldea hauek osatuko dute: Ibon Eskisabel, Ruben Pichel, Abel Pichel, Yorel Martinez eta Julen Beldarrain.