
Amagoia Elezkanoren hilketa salatzeko elkarretaratzea, joan den ostiralean
Antiju Morik Oiartzungo talde feministak jakitera eman duenez, larunbat gauean “mutil oiartzuar batek bere neska-laguna jo zuen”. Hori horrela, elkarretaratzera deitu ditu herritarrak: “Emakumeon kontrako beste eraso baten aurrean aurkitzen gara eta ez gara erantzunik eman gabe geldituko”. Elkarretaratzea gaur izango da Txoko Feministan (plazan), 19:30ean.
Joan den ostiralean ere elkarretaratzea egin zuten Amagoia Elezkanoren heriotza salatzeko.
Emakumeen aurkako erasorik ez! Aski da!!! lelopean hamarnaka herritar bildu ziren.