Eskola kiroleko azken saioa izango dute bihar Lezo Herri Eskolako ikasleek
Bihar izango dute Lezo Herri Eskolako ikasleek Eskola Kiroleko azken saioan. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila bitarteko haurrak aritu dira Eskola Kirola egitasmoan ikasturte osoan zehar. Futbolean, saskibaloian eta eskubaloian aritu badira ere nagusiki, igeriketa, errugbia, hokeya eta herri kirolak ezagutzeko aukera ere izan dute haurrek.
Antolatzaileek parte hartzearen gaineko balorazio baikorra egin dute, “mutilen taldeak neskenak baino gehiago diren arren”.