Santano alkatea, saio batean, bertsotan
Hilaren 21 eta 28an egin dute Amaia KZn Gu Ere Bertsotan ekimena. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak sustatuta, hiriko hainbat ikastetxek bat egin zuten ekimenarekin, eta urtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko egin zituzten bi saio horiek. Hala, horietan 360 bertsolari gaztek parte hartu zuten, 1.000 bat ikusle bildu ziren Amaian, eta bien atarian bai Fernando San Martin Euskara ordezkariak zein Jose Antonio Santano alkateak bertso bana egiteko lizentzia hartu zuten. Gainera, Ander Lizarralde irakasle oiartzuarraren laguntza izan zuten bi saioetan.