Hiriaren erdialdea autoentzat itxita egongo da jaietan
San Martzial Jaiei begira Irungo erdialdea trafikoari itxita izango dela jakinarazi dute Cristina Laborda Trafiko eta Mugikortasun zinegotziak eta Goizane Alvarezek Udaltzaingoaren arduradunak. Horren arabera ekainaren 21etik uztailaren 2ra bitartean 20:00etatik aurrera oinezkoentzat soilik izango dira zabalik Alde Zaharra, Urdanibia Plaza eta San Martzial kalea.
Aparkatzeko guneetan ere aldaketak izango direla jakinarazi dute halaber. San Martzial kaleko maldan eta Urdanibia plazan ezingo da autorik aparkatu ekainaren 21etik uztailaren 1era bitartean, eta San Juan, Urdanibia eta Alde Zaharreko bizilagunei txartela emango die udalak. Txartel horrekin San Juango lurrazpiko aparkalekuko hirugarren solairuan autoa utzeko aukera izango dute kale horietako bizilagunek.
Txartela eskuratzeko berriz, Bezeroaren Arreta Zerbitzura jo behar dute interesdunek datorren asteartetik hilaren 7ra bitartean. 153 txartela banatuko ditu guztira udalak eta esakera egiten duten bizilagunen artean zozketa egingo du ekainaren 10ean udaletxean 10:00etan. Ekainaren 11n onartutakoen zerrenda ikusteko aukera izango da udalaren webgunean edo 010 telefono zenbakira deituta. Txartelak 10 euro balioko ditu.