Irungo festetako erretiratuen bazkaria ekainaren 24an izango da
Ohikoa denez, San Pedro eta San Martzial jaietan erretiratuek ere euren bazkaria izango dute. Aurtengoa ekainaren 24an egingo dute, Ficobako hirugarren pabilioian, 14:00etatik aurrera. Bertara joateko eskubidea dute Irunen erroldaturik dauden eta 2013ko ekainaren 24rako 65 urte beteak dituzten pertsona guztiak; 700 bat denera.
Izena emateko 010 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek, baina bi kasu daude. Iaz gonbidapena hartu ez zutenek ekainaren 4 eta 5ean 010era deitu behar dute, 08:00etatik 20:00ak arte. Iaz gonbidapena hartu zutenek, ordea, ekainaren 6 eta 7an egin behar dute erreserba, 08:00etatik 20:00etara 010era deituz.
Behin gonbidapenak eskatuta, horiek Amaia KZn jaso behar dira ekainaren 11 eta 12an, 10:00etatik 13:00etara. Derrigorrezkoa da bertan NAN dokumentua aurkeztea.
Honakoa izango da ekainaren 24ko bazkariaren menua: antzara, txanpinioiak baratxuriarekin eta perrexilarekin kazolatxoan, etxeko arrain zopa ganba salteatuekin, txekor biribilkia bere zukuan barazkiekin eta patatarekin, eta San Marko tarta kiwiarekin.