Nerabeen aisialdia osatzeko hausnarketa prozesua egiten ari dira
Heldu den ikasturterako nerabeentzako eskaintza osatzeko hausnarketa egiten ari da udaleko Gazteria saila. Horrela, astelehenean (ekainak 3) gurasoekin eta gaztetxoekin lan egiten duten eragileekin bilduko da udala bilera banatan.
Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde ikastetxeko ikasleek (LH 6. mailatik DBH 3. maila arte) galdetegi bat bete dute, euren aisialdia nolakoa den azalduz eta aurrera begira nolakoa izatea nahiko luketen zehaztuz.
Gurasoekin 18:00etan bilduko da udala eta 19:00etan eragileekin. Biak udaletxeko areto nagusian izango dira.