Emozio guztiek bat egin zuten eguna izan zen atzo Oiartzunen. Lasterbidean Lasterketaren lehen aldia izan zen, “azkena ere izatea nahiko genuke”, esan zuten antolatzaileek. Kirolak eta aldarrikapenak bat egin zuten atzo egun guztian. Goizean goiz giro berezia suma zitekeen kalean: dortsalak banatzen, kamisetak saltzen, jendea hara eta hona… Pixkanaka Euskal Herri osotik etorritako jendea biltzen hasi zen plaza inguruan.Hamaikak inguruan eta balkoi banatik hiru bertso entzun eta gero, ehunka korrikalari atera ziren lau kilometroko ibilbidea egitera. Hori bukatuta, eguerdian, ibilbide luzea egin behar zuten beste ehunka, 700etik gora, korrikalari prest zeuden abiapuntuan. Preso baten eta iheslari baten seme-alabek kate sinbolikoa moztu, suziria bota eta ziztu bizian atera ziren korrikalariak.
Ea (Bizkaia) herriko Imanol Goñi eta Hernaniko Ibai Alba ailegatu ziren lehenak helmugara, 00:27:28ko denbora egin zuten. Lehen emakumea Lezoko Lurdes Oiartzabal izan zen, 00:33:20ko denbora eginez. Lehen oiartzuarrak hirugarren postua lortu zuen, Javier Eskuderok (00:27:53).
Taldeka atera zenik ere izan zen, Antiju Morik talde feminista kasu.
Etxeraten ekitaldia
Sari banaketa berezia izan zen, irabazleek presoek egindako eskulanak jaso zituzten euren senideen eskuetatik. Banaketa eta gero, Etxeraten ekitaldia egin zuten. Presoen eta iheslarien senideak Euskal Preso eta Iheslariak Etxera zioen pankarta erraldoi baten atzetik etorri ziren. Gero, dispertsioaren erruz hil diren senideen alde suziriak bota zituzten, hamasei guztira.
Ekitaldia bukatuta, Elorsoro kiroldegira abiatu ziren ehunka lagun, bertan bazkaria egin zuten. Egunari bukaera emateko, herri kirolen erakustaldia eta kontzertuak izan ziren Kataxulo Gaztetxian.
Antiju Morik talde feminista
Sari banaketa
Sari banaketa
Etxeraten ekitaldia
Etxeraten ekitaldia
Etxeraten ekitaldia
Etxeraten ekitaldia
Etxeraten ekitaldia
Etxeraten ekitaldia. Suziriak botatzen
Etxeraten ekitaldia
Herri bazkaria Elorsoro kiroldegian
Herri kirolak
Kataxulo gaztetxeko kontzertua
Kate sinbolikoa mozten
Ibilbide luzeko abiatzea
Ibilbide luzeko abiatzea
Ibilbide luzeko irabazleak
Ibilbide luzeko irabazleak
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.