Dani Tomas gitarristaren kontzertua ostegunean Kultur Etxean
Dani Tomas gitarristaren Namaste Proyect emanaldia izango da ostegun arratsaldean Hondarribiko Kultur Etxeko areto nagusian (Denda kalea, 18). Pat Metheny jazz musikariari egindako omenaldi txikia izango da; batez ere Methenyren obrak interpretatuko dituzte baina baita Iterson, Bernstein, Stern edo Tomasenak berarenak. 19:30ean hasiko da eta sarrera libre izango da.