
Ikasleak, atzo, politikoei argibideak ematen Irunen
Bidasoko Agenda 21 ekimenean 5.212 ikaslek parte hartu dute ikasturtean zehar. Aurten, irisgarritasunaren gaia landu dute ikasle horiek guztiek, eta egin dituzten lanen, eta horien ondorioen berri atzo eman zieten, Irungo udaletxean, Irungo eta Hondarribiko ordezkari politikoei. Ondorio horiek adi-adi entzun zituzten politikoek, eta ahal den neurrian bakoitzak bere udalerrian ezar ditzakeen aztertuko dute. Ondokoak dira sasoiko Agenda 21en parte hartu duten Bidasoko ikastetxeak: Dunboa LHI, Dunboa DHI, Elatzeta, Hirubide BHI, Irungo La Salleko LH eta DBH, Toki Alai BHI, Txingudi LHI eta BHI, San Vicente de Paul LH eta DBH, eta Pio Baroja institutua.