Irungo kultura alorrean lanean dabiltzan eragileei 245.000 euro emango dizkie udalak, diru laguntza bidez, aurten. Udaleko iturrietatik esan dute Irunen egunerokoaren zati direla eragile horiek, “eta egiten duten lanak ahalik eta babes handiena izan dezan nahi dugu”. Horrela, aurten laguntza horiek jasotzeko programaren zati bat zabaldu dutela jakinarazi du Belen Sierra Kultura ordezkariak. Zati hori parte hartze publikokoa izango da, eta zehazki kulturaren sustapenerako eta hedapenerako programak egiteko irabazi asmorik gabeko pertsona edo erakundeek eska ditzakete laguntza horiek, hilaren 26ra arte.
Horren gaineko dokumentazioa eta informazioa lortzeko Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan (HAZ) eta
udalaren webgunean jarri dituzte baliabideak. Eskaerak HAZen bertan aurkeztu behar dira.