Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irun arteko AHTaren bide berriaren eragina bikoitza izango dela salatu dute

oarso bidasoko hitza
Oarsoaldea
2013/06/14

Egitasmoak «sekulako kostu ekologiko, ekonomiko eta soziala» eragingo duela uste dute hamarnaka eragilek

P1040729Espainiako Ingurumen Ministerioa abiadura handiko trenak (AHT) Astigarraga eta Irun artean izan dezakeen bide berriaren egitasmoa bidaltzen ari da, proiektu horrek eragina izan dezakeen udalerrietara. Hainbat eragilek salatu dute aurreko egitasmoaren eragina «bikoiztu» egiten duela proiektu  horren barruan aurreikusten diren azpiegitura berriek, eta bai Donostialdean, Oarsoaldean nahiz Bidasoan «sekulako kostu ekologiko, ekonomiko eta soziala» eragingo duela AHTren bide berriak: «Azpiegitura plan erasotzaile hori bertan behera utz dezaten exijitzen dugu». Horren berri emateko agerraldia egin zuten atzo Irungo udaletxearen atarian hamarnaka talde, eragile, sindikatu, alderdi politiko eta elkarteeko ordezkariek. Esan zutenez, Astigarraga eta Behobia arteko trenbidea egiteaz gain, beste hainbat azpiegitura aurreikusten ditu egitasmoak, «trenbide arteko adar eta interkonexio ugari, merkantzientzako Gaintxurizketako geltoki intermodala…». Horren adibide bezala esan zuten Ugaldetxo-Arragua (Oiartzun) zatian nahiz Olakiñetakoan (Irun) azpiegituren, biaduktuen eta tunelen kopurua, eta horiek hartzen duten lur eremuaren bolumena «hirukoiztu» egingo dela, eta era berean, herri gune batzuk, Irungo Olaberria eta Ibarla kasu, «oso modu larrian» kaltetuko dituela. AHTren egitasmo berriak «nekazal bokazioko eta nekazal balio handiko» lur eremuetan eragina izango duela nabarmendu zuten atzoko agerraldian hitza hartu zutenek, «adibidez, Martuteneko ibarra eta Lezo-Gaintxurizketa eremuetan», eta azken zonalde hori Pasaiako kanpoko kaiaren egitasmoarekin lotu zuten, «kanpoko kaiari trenbide sarbidea emateko erabiliko dutelako». Hainbat baserri desagertzeko arriskua liratekeela esan zuten. Halaber, lanek iraun bitartean hondakindegiak egingo dituztela esan zuten AHTren kontrakoek atzo, «3.250 milioi metro kubo soberakin botatzeko». Lapurdin eragina Hego Euskal Herriko ordezkariak bakarrik ez. Ipar Euskal Herriko tren lasterraren kontrako mugimenduko kideak ere izan ziren atzoko prentsaurrekoan. Pantxo Tellier Bidasoa-Urdazuri elkarteko kideak batetik sostengua adierazi zien Hego Euskal Herrian AHTaren kontra lanean dabiltzanei, eta bestetik Bordele-Hendaia tren lasterraren linea beharrezkoa ez dela esan zuen, «eta horren seinale da Frantziako Gobernuak ez duela bere lehentasunen artean sartu. 2030 urtera arte behintzat ez dute berriz ere mahai gainean jarriko egitasmo hori». Tokiko trenaren alde egin zuen Tellierrek, eta tren bidezko komunikazio horretan «zer hobetu» badela esan zuen, «tren lasterra albo batera utziz». Sinatzaileak Landetxako Auzo Elkartea (Irun), Oiaso 2000 Irungo Auzo Elkarteen federazioa, Martuteneko Auzo Elkartea, Altza XXI Auzo Elkartea, Zamalbideko Auzo Elkartea (Errenteria-Orereta), Lezoko Udala (Eneko Lartige, Hirigintza zinegotzia), Irungo Udaleko Bilduren zinegotzi taldea, Jaizkibelgo Superportuaren Kontrako Taldea, Mitxintxola, Apaiziartza eta Larraka baratze kontsumo taldeak (Lezo-Gaintxurizketa eremuko lurrak lantzen dituzte), Donostia, Oarsoaldea eta Bidasoko AHTren kontrako taldeak, CADE (Ipar Euskal Herriko Ingurumenerako Defentsako Elkarteen Koordinadora), Association Nivelle-Bidasoa (Urruña), Oarso Bidasoko Eguzki, Ekologistak Martxan, ESK, LAB, CNT, CGT, Lagaxita gaztetxea (Irun), Irungo Stop Kaleratzeak, Txerrimuñoko kolektiboa (Lezo), Oreretako Bilgune Feminista, Oreretako Garaipen, Oreretako gaztetxea, Antikapitalistak, Gorripidea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.