Asteburuetan Errenteriako erdigunea oinezkoentzako izatea proposatu dute
Asteburu nahiz jaiegunetan erdigunea oinezkoentzako ibilbide egitea aztertzen ari da Errenteriako Udala, eta horrenbestez, bilera bat antolatu du asteazkenerako. 19:30ean izango da Reina aretoan. Neurriak eragin diezaieken alde guztiak deitu dituzte bilerara, hala nola, erdigune merkatariak, Erdiguneko Auzo Elkartea, baita eremu horretan bizi diren herritar guztiak ere.