Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa, berde kolorekoa
Urrez jantzita itzuli dira Hondarribia Arraun Elkarteko (HAE) aulki mugikorreko arraunlariak asteburuan Legution (Araba) egin den Euskadiko Txapelketatik. Herriko 80 kirolari lehiatu ziren Legution, 40 ontzietan, eta ontzien heren batek bere mailako lehen postua lortu zuen. HAEtik onartu dutenez, “izugarria” da lortu dutena.
Guztira 25 domina lortu ditu arraun elkarteak Euskadiko Txapelketan, “inork baino gehiago nabarmen”. Horietatik hamahiru urrezkoak izan ziren, zilarrezko lau eta brontzezko zortzi.
Hitzordu gutxi geratzen zaizkie aulki mugikorrekoei denboraldia amaitzeko. Gazteek eta Helduek Espainiako Txapelketa jokatuko dute bi aste barru, hilaren 28tik 30era, Sevillan. Haur eta Kadete Mailetakoek, aldiz, Banyolasko urtegian (Girona, Katalunia) jokatuko dute estatuko txapelketa, uztailaren 5etik 7ra.