Hondarribiko gazteen beharrak izeneko orrialdea sortu dute Facebook-en. Sortzaileek gunean azaltzen dutenez, “gune hau, galdera erantzunak elkarbanatzeko izango da. Hondarribin zerbait falta da gazteentzako, baina zer da zerbait hori? Animatu zure iritzia ematen eta gainontzekoekin eztabaidatzen”.
Gaur goizean sortu dute orrialdea eta dagoeneko hasi dute eztabaida zenbait galderen inguruan, hala nola, ‘gazteen ikuspuntutik herrian zer edo zer falta ote den’, ‘gazteek kudeatutako zentro bat beharrezkoa ote den’, edota ‘zer behar duzu zuk eta zure lagunek’.
Hondarribiko gazteen beharrak Facebook orria euskaraz dago eta sortaileek jakinarazi dute “parte hartzea guztiz irekia dela”.