Puerto Ricoko arkitektura ikasle talde batek bisita egin du Alde Zaharrean
Puerto Ricoko Nueva Escuela de Arquitectura de la Universidad Politecnica eskolako ikasle talde batek bisita egin zuen ostiralean Hondarribiko Hirigune Historikoan. Juan Mari Altuna alkateordeak harrera egin zien 22 ikasleei eta, ondoren, Arma Plaza Fundazioak antolatutako bisita gidatua egin zuten, Angel Morua, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitektoekin eta Miren Ayerbe Udal Arkeologoarekin batera egin zuten bisita. Aurretik, harrera ofiziala Juan Mari Altuna alkateordeak egin zien.
Alde Zaharreko kaleak eta zenbait monumentu bisitatu zituzten, haien artean parrokia, harresiak eta paradorea. Fundaziotik esan dutenez, “Hondarribiarekin proiektu berezi bat egiteko eskaintza luzatu diegu”.