Crespo eta Elosegi, Ausburgeko finalerdietarako sailkatu dira
Joan Crespo eta Ander Elosegi, Ausburgen (Alemania) egiten ari diren Munduko Slalom Kopako bigarren proban parte hartzen ari diren Santiagotarrak Kirol Elkarteko piraguistak, biharko finalerdietan izango dira, gaurko sailkapenetan aurrera egin eta gero. Ez dute lan bikaina egin baina sailkatzea zen gaurko helburua eta biek lortu dute.
Elosegi 10. izan da lehen jaitsieran eta 17. bigarrenean. Bietan Espainiako selekzioko lehen ordezkaria izan da, Jordi Domenjo katalanaren aurretik. K1ean, berriz, 29. eta 20. izan da Crespo. Lehen zein bigarren itzulian Samuel Hernanz donostiarrak baina okerrago aritu da Crespo.
Bihar goizean hobeto egin beharko dute biek bakoitza bere finalean sartzeko, hori baita bi piraguisten gutxieneko helburua Ausburgen.