Crespo eta Elosegi Munduko Kopako bigarren proban ari dira lehiatzen
Santiagotarrak Kirol Elkarteko Ander Elosegi eta Joan Crespo Ausburgon egiten ari diren Munduko Slalom Kopako bigarren proban ari dira lehiatzen, Espainiako selekzioa ordezkatzen.
Gaur goizean sailkapen probak egiten ari dira. C1ean, Elosegik aurrera egitea lortu du eta bihar finalerdietan izango da. Lehen itzulian hamargarren geratu da irundarra eta bigarren jaitsiera okerrago egin du, 17. tokian sailkatuz.
K1ean, Crespok, bere aldetik, bi segundoko zigorra jaso du eta lehen itzulian eta 29. tokian geratu da —zigorrik gabe 15. izan zitekeen— eta bigarren itzulian hobetu beharko du lana biharko finalerdietan izateko. Une honetan ari dira bigarren itzulia egiten baina eta hemendik minutu gutxira izango da Cresporen txanda.