Emakundek babesa eskainiko dio Alarde Parekideari
Emakunde Irunen izango da igandean, Alarde Parekidea —Publikoa— babesten. Erakundeko zuendariak, Izaskun Landaidak, eta idazkari nagusiak, Ana Alberdik, harrera egingo diete gizon eta emakume soldaduz osaturiko desfileko kideei. “Modu honetan, Emakundek Alarde honi bere bermea erakutsi nahi dio eta bere laguntza eskaini emakumeek, gizonek egiten duten baldintza berberetan, egun horretan egiten den jaialdi publiko eta herrikoietan parte har dezaten”, adierazi dute Emakundetik eta dei egin diote Irungo Udalari “alarde mistoaren eskubideak mugatu ez ditzan, besteak beste, honi harrera publikoa eginez”.