Iker Martinezek lehen garaipena lortu du katamaranarekin
Iker Martinez Lizardui nabigatzaile hondarribiarrak lehen garaipena lortu du Nacra 17 klasean, Tara Pachecorekin bikotea osatuz. Kielen (Alemania) egiten ari diren Bela Astean nagusitu dira. Duela hiru hilabete hasi zen Martinez Nacra 17 klasean lehiatzen, orain arte beti belaontzietan aritu eta gero —Nacra 17 klaseko ontziak katamaranak dira—.
Garaipena eta gero Martinezek adierazi du azkar ohitu direla ontzi berira: “Denbora gutxian hobekuntza handia izan dugu eta hemen [Kielen] lan ona egin dugu”.
Hurrengo estropada Holandan jokatuko du bikoteak, uztaila bukaeran.