Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarren artean banatzeko “lau ibilbide osasungarri” biltzen dituen liburuxka prestatu dute. Lau hiri ibilbide proposatu dituzte bertan, “ibiltzeko errazak, egingarriak eta osasungarriak pertsona guztientzat”. Halaber, gogorarazi dute ibiltzeak dituen onurak: “Bihotza sendoago izango duzu, arteria tentsioa jaitsiko duzu, eta kolesterol eta azukre mailak gutxituko dituzu”. Liburuxka herriko erretiratuen etxeetan lor daiteke, baita
Udal Kirol Patronatuaren webgunean ere. Honakoak dira ibilbideak:
- Fanderiakoa (2.730 metro).
- Iztietakoa (1.905 metro).
- Beraungoa (2.100 metro).
- Galtzaraborda-Txirrita Maleokoa (4.510 metro).