Pablo Sastrek Euskal Herriko antzinako gobernu modua aztertu du
Pablo Sastrek Batzarra, gure gobernua argitaratu du (Elkar), “Erdi Aro lehenean, estaturik ez zen garaian, euskaldunek beren burua gobernatzeko zuten modua”, hots, batzarra, aztertzen duen saiakera. Liburuan, besteak beste, honako galdera hauek erantzuten saiatzen da Sastre: “Zer dela-eta onartu zuten, halako batean, erregearen buruzagitza? Nola, azkenerako, probintzietako eliteek batzar haiek deuseztatu zituzten?”.
Liburuak “antzinako herri batzarretatik gaurko kontzeju ireki eta udaletara bidaia egitera” gonbidatzen du irakurlea, eta “euskal herrietako batzarra” proposatzen du, “batzar subiranoen herria”.