Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

XX. mende erdialdeko arrantza ikertu eta marraztu du Constantino Virto hondarribiarrak

asier perez-karkamo
Oarsoaldea
2013/06/28
Virto Arrantzaleak

Bere bizipenak elkarrizketekin eta marrazkiekin osatu ditu Virtok

“266 orrialde, 87 marrazki lumarekin egindakoak, bost urteko lana”, horrela laburtu du Constantino Virto hondarribiarrak joan den mendeko 1940-50 hamarkadetako baxurako arrantzari buruz idatzitako Arrantzaleak liburua. Gaur arratsaldean herritarren aurreko aurkezpena egingo du udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, baina aurretik Arma Plaza Interpretazio Zentroan komunikabideekin elkartu zen atzo. Liburuak bera arrantzan aritu izan zen garaia jasotzen duela argitu zuen Virtok, baina garaia ez zuela horregatik aukeratu, baizik eta garai horretan aldaketa asko gertatu zirelako. “Barkuetan, lan tresnetan, lan baldintzetan… Ordura artekoa artisau lana zen, dena eskuz egiten zen. Orduan hasi ziren gauza asko pixkanaka-pixkanaka hobetzen”. Hondarribiko Arrantzale auzoa ordukoa dela gehitu zuen, arrantzaleentzat eraikitako lehen etxebizitza sozialak. Bost urte behar izan ditu Virtok liburua bukatzeko. Ikerketa lan handia egin du, eta arrantzale askorekin elkartu da informazioa jasotzeko. Barku eta barkuen zatien, arrantza moten, lan tresnen eta abarren izenak jaso ditu, eta marraztu, 87 marrazki jasotzen baititu Arrantzaleak liburuak; den-denak berak egin ditu. Hori izan da, gainera, liburutik gehien gustatu zaiona, marrazkiak egitea: “Asko gustatzen zait lumarekin marraztea, eta horregatik erraza zen niretzat zati hori, kristoren denbora eman behar izan dudan arren”. Ilustrazioetan ageri diren tresna asko desagertuta daude, “nik ere ez nituen ezagutzen”, eta horiek marrazteko arrantzale zaharrekin denbora asko eman zuen. Garaiko itsas ontziak nolakoak ziren jasotzeko ere arotzekin bildu izan da, eta horren guztiaren eta gehiagoren fruitua da Arrantzaleak liburua. Dagoeneko eros daiteke, ohiko tokietan, 20 euroko prezioan. Fundazioaren helburuekin bat Egilearekin batera Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzia eta Done Pedro Itsasgizonen Kofradiako ordezkari Idoia Bereau izan ziren atzoko agerraldian. Sagarzazuk nabarmendu zuen liburuaren idazleak, Virtok, ezagutzatik egin duela lana: “Etxetik, lan harremanengatik ezagutzen du Constantinok arrantza arloa, baina beste urrats bat eman du. Herritarrekin hitz egin du, eta haien jakinduria jaso du, eta ikerketa lanean aritu da”.
Bereau

Virto eta Bereau, atzoko aurkezpenean

Kultura zinegotziak Arrantzaleak liburuak Arma Plaza Fundazioaren helburuekin erabat bat egiten duela gehitu zuen. “Fundazioaren lan eremu bat itsas ondarea lantzea zela argi genuen, ondare hilgarria zein ukitu daitekeena. Bi bide horietatik jo behar dugula uste dut eta, batez ere, bien arteko lotura egin behar dugula. Horregatik oso pozik nago Constantinorena bezalako lanak azaleratzen ari garelako, itsas ondarearen inguruan herrian dagoen kezka lantzeko balio digulako”. Zinegotziak azaldu zuenez, Done Pedro Itsas Kofradiak liburuaren argitalpenean parte hartzea ezinbestekoa zen, eta parte hartu dutelako pozik agertu zen. Kofradiaren ordezkariak azaldu zuenez, “dirua jarri du kofradiak, ideia oso ona iruditu zitzaigulako. Guretzat ohorea da arrantzaleen bizitza eta aberastasuna jasotzen duen liburu bat argitaratzen laguntzea”. Arrantzaleen mundua “herritar guztiei zabaltzeagatik” eskerrak eman zizkion Bereauk Arrantzaleak liburuko idazle eta ilustratzaileari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.