Zuketz tabernako Jon Bizarro, sariekin
Joan den igandeko HITZA-ren hamargarren urteurrenaren festaren harira, pintxo lehiaketa izan zen. Bertan Zuketz tabernaren pintxoa zela onena erabaki zuen Gaztelu Ostatuko kideek osatutako epaimahaiak. Hala, gaur goizean jaso ditu Zuketz tabernako Jon Bizarrok irabazlearen oroigarria, eta HITZA-ren azal berezia. Zorionak Zuketz!
Horrez gain, lerroon bidez OARSO BIDASOKO HITZA-k eskertu nahi du pintxo lehiaketan parte hartu zuten edo era batera edo bestera lagundu zuten taberna eta elkarteen jarrera, eta lan ona. Honakoak dira horiek:
- Elkarte gastronomikoak: Alkartasuna, Bukagaitz, Landare, Niessen eta Gau Txori.
- Taberna eta jatetxeak: Arkaitza, Sindikato, Gailur eta Irrintzi tabernak, Oarso eta Egi Luze sagardotegiak, Txiki Kaia, Gaztelu Ostatua eta Casa Aramendia.