Ander Elosegi palista Augsburgoko probako C1eko finala ari da jokatzen
Santiagotarrak-Zaisa Arraun Taldeko Ander Elosegi palista irundarra Munduko Kopako bigarren probaren finala jokatzen ari da momentu hauetan Augsburgon (Alemania). Atzo zortzigarren izatea lortu zuen, eta hamar onenen artean egoteko txartela eskuratu.
Bestalde, K1en, Joan Crespo taldekidea 24. izan zen, eta ondorioz ez du kategoria hrretako finala jokatzeko aukerarik izan.