Ausburgeko finalean izango da Elosegi
Ander Elosegi Santiagotarrak Kirol Elkarteko piraguista Ausburgen egiten ari diren Munduko Kopako bigarren probako C1 modalitateko finalean izango da, gaur goizeko finalerdian zortzigarren geratu eta gero. Lehen hamarrak sailkatzen dira finalerako eta Alexander Slafkovski eslobakiarrak egin du denborarik onena, 104,88, Elosegik baino 3,55 segundo gutxiago. Maila handiko finalerdia izan da eta lehen hamabosten artean kanoista bakarrak izan du bi segunduko zigorra, beste hamalauek makilarik ukitu gabe igaro dituzte ibilbideko ate guztiak.
Une honetan K1eko finalerdia hasi da eta bertan Joan Crespo lehiatuko da, finalean sartzeko lehian. Ez du erraza izango, atzo 20. sailkatu baitzen.
Bi probetako finalak, C1 zein K1 modalitatekoak, gaur eguerdian jokatuko dituzte.